XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4

Talde ederra zeukan
ardi eta ari,
oien illez egiñak
ainbat kilo ari.

Au dana zor zitzaion
txakur gaixo ari,
orain illa dago ta
deika zertan ari?

5

Oraindik gaztea zan
urtez eta illez,
gorputz dana betea
bizarrez ta illez;
egin bear zuana
zan txakurra ill ez,

zer aurreratu zuan gaixo ura illez?

6

Muturra zabaldurik
bere ortz eta au,
txakurrak eiztariai
egin zion: Au! Aul!.

Esan zion: Tiroak
bildurtzen ez al au?.

Orrela etorri zan
Mendi-ren azken au.

7

Tiroa sartu zedin
txakurran illera,
postak jaurti zizkion
bosteko illera.

Urtea irixtean
urriko illera,
orrelaxe izan zan
Mendi-ren illera.